|
Deskribapena
|
Bonaparte Ondarea osatzen duten eskuizkribuen bilduma, euskal dialektologiaren aldetik, dagoen bildumarik osoenetakoa da, bakarra ez bada. Euskararen euskalki guztiak, beren azpieuskalki eta aldakiekin, bilduak daude eskuizkribu hauetan. Batzuk luzeak, laburrak besteak, baina denetan eta bakoitzean biltzen den herriko hizkera ongi adierazia agertzen da. Ondarea, euskara bera eta euskalkiak eta hauen historia ezagutzeko hain interesgarria bihurtzen duten arrozi nagusiak honako hauek izango lirateke:
- Testuen izaera diakronikoa -XVIII eta, batez ere, XIX.mendekoak dira.
- Testuek duten balioa; izan ere, testu hauetako asko, islatzen duten hizkeraren azken testigantzak edo testigantza bakarrak dira.
Esan daiteke, beraz, Ondare hau gabe, euskal dialektologiaren ezagutza orokorra eta diakronikoa batez ere, askoz murritzagoa zatekeela. Azkenik, Bonaparte Ondarearen eskuizkribuen edizio digitalizatuak, TEI kodifikazio estandarra erabiliz, Corpusaren ezagutza eta kontsulta bera hagitzik ere interesgarriago bihurtzen ditu. |
|
|