BONAPARTE ONDAREKO ESKUIZKRIBUAK - FONDO BONAPARTE
   
Euskara|Español|English
manuscrito
|| TESITEK ||
BONAPARTE ONDAREKO ESKUIZKRIBUAK - FONDO BONAPARTE
Bonaparte

Historia eta garapena

euskal literatura idatzia berandu garatu zen

Euskararen banaketa dialektala euskarazko lehenengo idazkietatik antzematen da. Bai Akitanian, erromatarren garaian, aurkitutako inskripzioetan, bai literatura idatzian iritsi diren idazki luzesketan, baita erromantzezko dokumentazio idatzian dauden hainbeste toponimo eta antroponimoetan ere. Testigantza guzti horietan euskararen aldaerak agertzen dira banaketa geografiko bati lotuta. Aldaera horiek, Euskal Herrira etorritako bidaiariek batutako lexikoietan ere bereiz daitezke. Dena dela, testigantzarik garrantzitsuenak euskal idazleen euskaraz idatzitako lanak dira, ongi baitzekiten zein euskalki erabiltzen zen, horren arabera, izango zituztela euskalki bateko edo besteko irakurleak.

Euskarazko literatura idatzia berandu garatu zen. Horren arrazoiak laburbiltzea ez da erraza, hala ere aipagarriak lirateke honako hauek: gainerako euskalkietan eragina izan zezakeen euskalki bateko eredu baten falta eta euskara bera hezkuntza, administrazio eta komunikazio esparruetatik kanpo aurkitzea. Horren ondorioa euskararentzat begi-bistakoa da: arnasa eta indarra hartzeko aukerak mugatuagoak eta lurraldeen arabera ezberdindu eta zatitzeko bideak ugariagoak, erromanizazioaren ondorioz mugak murriztuz joan arren.

Ordutik, hizkuntza erromanikoen eraginez, euskararen garapena moztu egin zen eta, batez ere azken mendeetan, euskararen banaketa areagotu. Dena dela, eremu geolektalei dagokienez, ezin da aldaketa sakonik gertatu denik esan; izan ere, beti egon baita lotura argia horien eta antzinako leinu banaketaren eta geroko elizbarrutien artean.

Bibliografia
 
Testuen hautaketa|Analizatzaile morfologikoa|Analizatzaile sintaktikoa|Glosarioa|Testuen erkaketa|Batueratik
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia UNIVERSIDAD DE DEUSTO · DEUSTUKO UNIBERTSITATEA