BONAPARTE ONDAREKO ESKUIZKRIBUAK - FONDO BONAPARTE
   
Euskara|Español|English
manuscrito
|| TESITEK ||
BONAPARTE ONDAREKO ESKUIZKRIBUAK - FONDO BONAPARTE
Bonaparte

Bonaparte Ondarea: Sarrera

Inork ez du ukatzen euskal dialektologiako dokumentu ondareari egin zaion ekarririk handienetakoa Luis Luciano Bonapartek joan zen mendearen erdi aldetik aurrera bildu zuena izan dela, bere eskuizkribuekin eta, batez ere, haren lankideek euskalki ezberdinetara egin zituzten, batez ere, Bibliako liburuen eta dotrinen itzulpenenekin. Horiei beste eskuizkribu batzuk erantsi behar zaizkie, aurretik idatzitakoak eskuarki, berak jasoak edo bere laguntzaileek bidalitakoak. Guzti horiek osatzen dute "Bonaparteren eskuizkribuen ondarea" izenarekin ezagutzen den dokumentuen bilduma handia.

Testu horiek badute beste interesik ere, XIX. mendearen erdialdekoak izatea alegia.

Ondare hori, bestalde, Printzeak Euskal Herrira egin zituen lehenengo bidaietatik, sistematikoki bildua izan zen, euskararen euskalki, azpieuskalki eta aldakiak ondo ezagutzeko aurrena, eta euskalkiak sailkatzeko ondoren. Beraz, testu horiek badute, gehientsuek behinik behin, horrelako hizkuntz lekukotasunei eska dakiekeen seriotasuna eta, neurri batean, bermetasuna ere.

Testu horiek badute guretzat horrez gain beste interesik ere, egungo ikuspegitik esan nahi baita, XIX. mendearen erdialdekoak izatea alegia. Horrek balioa gehitu egiten die ikuspegi diakronikoa osatzeko batik bat, euskal dialektoak ez baitira berez hain aberatsak testigantza dokumental historikoetan. Esandakoei gaineratzen badiegu dokumentu horien artean badirela gaur egun galduak, suntsituak, diren euskalkien edo aldakien lekukotasunak, eta kasuren batzutan egiazko "hapax"ak ere zentzu dialektalean, ondorioz atera ahal izango dugu zein balio handikoak diren, ez dialektologiazko ikuspegi hutsez bakarrik, baizik eta dokumentu horiek edozein hizkuntzalarirentzat duten indar erakusgarriagatik ere.

Eskuizkribu guztiak, Bonaparte Printzea hil ondoren, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Aldundiek erosi zituzten eta Londresetik ekarri ziren Euskal Herrira 1904. urtean. Bizkaiko Foru Liburutegian, Koldo Mitxelena Liburutegian eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian banandurik daude.

Eskuizkribu guztien argitalpena, Rosa Miren Pagolaren zuzendaritzapean, 1992-1999 urte tartean egin zen. Edizio digitalizatua biltzen zuen CD-roma 2004. urtean argitaratu zuen.

Bibliografia
 
Testuen hautaketa|Analizatzaile morfologikoa|Analizatzaile sintaktikoa|Glosarioa|Testuen erkaketa|Batueratik
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia UNIVERSIDAD DE DEUSTO · DEUSTUKO UNIBERTSITATEA