|
Analizatzailea
|
Web orri honetan, testuez gain, analizatzaile morfosintaktiko bat ere eskaintzen da. Analizatzaile horren bitartez, Bonaparte Ondareko testuen analisi diakroniko eta dialektalak egin daitezke, erdi-automatizaziora heldu nahi baitu elementu bakoitzaren balore eta funtzioari erreparatuz.
Prozesuak beregain hartu du euskalki, azpieuskalki eta aldakien ezaugarri linguistikoen eta grafematikoen analisia, baita softwareak behar duen inplementazio teknikoa ere; hori dela eta, aipaturiko prozesua luzea eta konplexua izan da eta oraindik bukatu gabe dago. Hala ere, orain arteko lorpenak oso egokiak izan dira. |
|
|